IPARLAT BERRIKUNTZA-SARIA NATUR ALL-ENGATIK

Aza 30, 2022 | bloga

Azaroaren 9an Global Innovation Day 2022 jardunaldia egin zen. Ohiko moduan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XXII. astearen baitan egin zen ekitaldia, eta Iñigo Urkullu Renteria lehendakariak eman zien itxiera.

Arte ederretan barna ibilbide iradokitzailea egin genuen, Eneko Sagardoy aktorearen eskutik. nnobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, Manuel Salaverriak, gogorarazi zigun, “berrikuntza bizirik dagoela eta Euskadi herrialde hobea izateko oinarri sendoa dela”.

Pedro Miguel Etxenike, Donostia International Physics Center (DIPC) Fundazioaren presidentea eta Miguel Zugaza, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria solasean aritu ziren kulturari, zientziari eta arteari buruz.

Eta berrikuntzako 11 kasu praktiko ezagutu genituen: kultura arlokoak (Arkikus, Dantz y Recreakult), industria arlokoak (I+Med, Natur All, Savvy Data Systems-Fagor Automation, Tknika y Zunibal) eta STEAM Hezkuntzaren esparrukoak (Barrutialde Institutua, Emakumeak Zientzian eta Hetel – Ikaslan Euskadiko Teknologia Parkeen Sarea).

Talentua, berrikuntzaren motorra, horixe izan zen jardunaldiko hari gidaria eta debatearen gai nagusia. Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusia izan zen debatearen moderatzaile. Hizlari, berriz, honako hauek: bi gazte, Asier Arizmendiarreta Ikerguneko I+G arloko ingeniaria eta Lurdes Ondaro Donostia International Physics Center (DIPC) Fundazioko doktoretza-aurreko ikertzailea. Haiekin batera, bi beterano, Urtza Llona, Mercedes Benz enpresan Produktibitatearen eta Efizientziaren Garapeneko arduraduna eta Aitor Uriondo, Axular Lizeoko zuzendaria.

Berritzen jarrai dezagun.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude