Berrikuntza hazkunde eta ezberdintze tresna bezala
Enpresako sail guztiek parte hartzen dugu berrikuntza prozesuan. Elkarrekin sortzen, diseinatzen, garatzen eta industrializatzen dugu produktu sorta zabal bat, arreta beti gure kontsumitzaileei eta haien beharretara emanda.
2019. urtean IPARLAT TECNO sortu zen I+G unitatea, ZientziaTeknologia eta Berrikuntza Euskal Sareko eragile gisa nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa, garapena eta berrikuntza ekintzak burutzea helburu duena.
Laborategi eskalako talde ezberdinek (tratamendu termikokoa, homogeneizatzailea, ontziratzailea) osatutako Instalazio Pilotu bat dugu, prototipoak garatzeko aukera ematen diguna haien merkaturatzea azkartzeko. Hau da, denbora eta baliabide ekonomikoak aurreztu ditzakegu “time to market-a” murriztuz.
Iparlatek 50 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du eta erreferentea da elikadura sektoreko esneki eta edari begetalen estatuko enpresen artean. Aspalditik elkarlanean dabil ikerketa eta garapen zentro nagusiekin: AZTI-Tecnalia, AINIA Centro Tecnológico, CSIC, CNTA eta AIMPLAS, besteak beste, produktuei euskarri zientifikoa emango dieten proiektuen ikerketan.
Halaber, Iparlatek elkarrekin lan egin du eta parte hartzeko aukera ematen die unibertsitateei, erakundeei eta nutrizio eta elikadura-teknologiako adituei.
Beste elkarte batzuk
Gure eskaintza
Aholkularitza
Sektorea ezagutzen duen talde batek lagunduko dizu zure ideiari forma ematen, negozioen ikuspegitik zein ikuspegi teknikotik.
ZURE PROIEKTURAKO BULTZADA
Gure 30 urte baino gehiagoko esperientziari esker zure proiektua errealitatera egokituko dugu.
FINANTZAKETA
Kolaboratzen dugun programa ezberdinen bitartez.
ELIKAGAIGINTZAREN SEKTORERAKO PROIEKTU BAT DUZU ETA GURE LAGUNTZA NAHI DUZU HURA MERKATURATZEKO?
Elikagaigintzaren sektoreko startup edo proiektu berritzaile bat duen enpresa bat bazara, eman izena gure programan: “INCUBATOR” .
ESKAKIZUNAK
AURREKO FASEAN DAGOEN PROIEKTU-IDEIA
Gure programan sartu ahal izateko, “demo day” bat burutuko da zeinak proiektua aurrez-aurre ezagutzeko aukera emango duen.
NEGOZIO PLANA
5 urteko proiekzio ekonomiko eta finantzarioekin pentsatutakoa.
GRINA
Elikagaigintzaren munduan marka uzteko gogoa.