Iparlatek Gipuzkoako 61 enpresa berritzaileenak hartu ditu SPRIrekin eta Innobasquerekin batera

Uzt 4, 2023 | bloga

Berrikuntza ez-teknologikorako Hazinnova programaren hirugarren edizioan parte hartu duten Gipuzkoako 61 enpresek, enpresa berritzaile gisa egiaztatzen dituzten diploma jaso dute Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Berrikuntzaren Euskal Agentziaren-Innobasque eskutik. Merkatuan duten posizioa hobetzeko asmoarekin, beren erakundeetan berrikuntza ez-teknologikoko mikroproiektuak ezarri dituzten enpresak dira hauek.

Ekitaldia, Urnietan izan da Esnelaten instalazioetan, eta bertan Aitor Urzelai (SPRIko zuzendari nagusia) eta Gotzon Bernaola (Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako enpresa-berrikuntzako koordinatzaile nagusia) izan dira presente besteak beste.

Diplomak eman ondoren, mahai ingurua egin da. Hemen, 2022ko Hazinnova programan parte hartu zuren hiru enpresek beraien esperientzia praktikoak eta lortutako emaitzak partekatu dituzte: Iparlat, esneki eta landare oinarriko produktuen fabrikatzailea; Atearen txokoa, zurezko ateen fabrikazioan, dekorazio aholkularitzan eta ateak ipintzen dituen enpresa; eta Forest Pioneer, basogintzaren sektorean dabilen Irungo enpresa.

WhatsApp Image 2023-07-04 at 12.03.05
WhatsApp Image 2023-07-04 at 12.03.07
WhatsApp Image 2023-07-04 at 12.03.04
WhatsApp Image 2023-07-04 at 12.03.06
previous arrow
next arrow

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude