María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakariak edari begetalak ekoizten dituen enpresaren ontziratze-lerro berria ezagutu du

Eka 6, 2023 | bloga

Gaur, ekainak 6, Marái Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakariak Natur All edari begetalen enpresaren instalazioak bisitatu ditu eta ontziratze-lerro berria ezagutzeko aukera izan du. Milioi bat euroko inbertsioa eginda, eta horri esker, fabrikaren ekoizpenak urtean izan duen hazkunde handiak sortutako beharrei erantzun ahal izango zaie.

Rodrigo Sánchezek (Natur All-eko CEO), Ángel María Gilek (Iparlat-eko zuzendari nagusia) eta Joseba Hernándezek (Corellako intalazioetako zuzendaria) lagunduta, lehendakariak barrutik ezagutu du Corellako (Nafarroa) Natur All edari begetalen fabrika, eta honekin batera, konpainiaren etorkizuneko ikuspegia partekatu du.

“Industriak egin behar dituen aldaketa horiei aurre egiten ari den enpresa bat: jasangarritasunaren arloan, tokiko produktuen aldeko apustua, hondakinen ekoizpena minimizatzea eta I+Gko inbertsioa”.

Esaldi horrekin, jasangarritasunean eta berrikuntzan oinarritutako negozio ereduen garrantzia nabarmendu du María Chivitek; besteak beste, Natur Allena. Aputu horiek bat datoz industriak behar duenarekin.

Chivite lehendakaria Natur All enpresara joan da Corellan

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude