Natur All-ek eta Foodys-ek aliantza bat sinatu dutela iragarri dute, nazioarteko “plant-based” merkatuan estrategia komertzial bateratu batean lehiatzeko. Hitzarmen horretatik aurrera, Natur All-ek, Iparlat taldearen banaketak, “Natur All by Foodys” markaren azpian Foodys enpresak (nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresa liderrak) fabrikatutako haragi-alternatibak merkaturatuko ditu, gaur egun duen produktu-zorroa osatuz (edari begetalak, kafe kapsulak eta ura kartoian), Foodysek ekoitzitako haragi-alternatiba aukera zabalarekin: barazkiz egindako hanburgesak, albondigak eta nugget-ak.
“Natur All by Foodys” erreferentziak Frantzian, Alemanian, Erresuma Batuan, Italian, Portugalen, Belgikan, Herbehereetan eta Israelen banatuko dira. Horri esker, Foodys-ek nazioarteko hedapena azkartu ahal izango du merkatu berrietan, eta fabrikazio bolumenak handitu ahal izango ditu, industriaren eraginkortasuna eta eskalagarritasuna hobetuz. Enpresak Arguedasen (Nafarroa) duen fabrikan egiten dira produktu horiek. Lantegi horretan, teknologiarik gorenena erabiltzen du elikaduraren etorkizunak dituen erronkei erantzuteko, iraunkortasunaren eta berrikuntzaren ikuspegitik.
“Bi enpresok helburu, kezka eta motibazio berberak ditugu. Bi markek produktu osasungarriak, zaporetsuak, jasangarriak eta eskuragarriak eskaintzen ditugu egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat, betiere ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren ikuspegitik”, esan zuen Rodrigo Sánchezek, Natur All-eko CEO.
0 Comments