
Atzo, azaroak 21, VII. Alimenta Navarra Sariak izan ziren Tuteran, eta Natur Allek Nazioartekotze saria jaso zuen, Mikel Irujo foru sailburuaren eskutik.
“Duela bost urte, Natur All ametsa zen, duela lau urte proiektu bat eta orain dela hiru urte errealitate bat”
Honela laburbildu zuen Rodrigo Sánchezek, 2019an edari begetalak ekoizten hasi zen eta gaur egun “bost kontinenteetatik lautan” dagoen enpresaren historia. Horregatik, Nazioartekotze kategoriako aintzatespena jaso du, Navarra Capitalek eta Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Klusterrak (NAGRIFOOD) sustatutako, Eroskiren eta CaixaBanken babespean antolatutako, eta Nafarroako Gobernuaren, Ribera Enpresa Elkartearen (AER), Tuterako Udalaren, UCANen eta Basque Culinary Center-en laguntzarekin burututako sari hauetan.

0 Comments