Kalitatea prozesu guztietan

1952tik ari gara ontziratze-lanetan. IPARLAT kalitatearen sinonimoa da prozesu guztietan. Behi-arrazen aukeraketa onena bilatzen dugu. Etengabeko ikerketan aritzen gara abere-instalazioetan elikadura zuzena lortzeko, ingurumen-, garbitasun- eta higiene-baldintza onekin. Berritu egiten dugu ekipamendua eguneratuta edukitzeko, eta horretarako, esnearen kalitatearen etengabeko kontrolak egiten ditugu.

Esnearen Harrera

Esnea garraiatzen duten zisternak guztiz higienizatuta daude. Fabrikara iristearekin batera, kontrolak egiten dira, hau da, tenperatura, ezaugarri fisiko-kimikoak, organoleptikoak, eta siloetan biltegiratzen dira 6ºC baino gutxiagoko tenperaturan.

Prozesua

Esneari koipea estandarizatzen diogu eta UHT esterilizazio-tratamendua ematen diogu tenperatura optimoan, betiere, nutrizio-propietateak mantentzeko. Ondoren, tetrabrikean · botilan ontziratzen dugu modu aspetikoan, lehenetsitako kontsumo-data markatuz.
Paletizatze-prozesua makineria berritzailearekin eta teknologikoki aurreratua denarekin egiten dugu.

Azken entseguak lotearen arabera

Merkaturatu aurretik, produktuaren kontrolak egiten dira, osaerari dagokionez, ezaugarri fisiko-kimikoak, esterilitatea eta zaporea.

Gehieneko segurtasuna

Azken entseguak eta azterketak egin ostean, erakunde akreditatzaileek produkzioa kontrol zorrotzen baitan jartzen dute, betiere, bezeroaren eskura iristen den produktuaren kalitatea eta segurtasuna bermatze aldera. IPARLATek IFS kalitatearen (International Food Standard) araudia betetzen du eta ISO 14001 ziurtagiria du produkzio-lantegietan.

LOGO_IMG_AEN_177 IFS_Food